Vladimir Viktorovitx Vasiliev (errusieraz: Владимир Викторович Васильев; Mosku, 1940ko apirilaren 18a) errusiar dantzaria eta koreografoa da. Ikasketak Moskuko Koreografia Institutuan egin zituen, Mikhail Gobovitx irakaslearen zuzendaritzapean. 1958an, Bolshoi Balleten sartu zen, eta pertsonaia nagusiaren papera izan zuen Grigorovitxen Harrizko lorea lanean (1959) eta Zaldi txiki konkorduna lanean. Teknika paregabea zuen, eta interpretatzeko gaitasun izugarria. Medjnoun eta Leila lanean, Medjnounen papera egin zuen, baina baita Petruxkarena ere. Arrakasta handiena Intxaur-kraskagailua lanarekin lortu zuen. Pertsonaia horietaz gainera, pertsonaia erromantikoak ere egin zituen, hala nola Romeo eta Albert, Giselan. Koreografiari dagokionez, debuta 1971n egin zuen Icaro lanarekin. Halaber, Aniuta (1986) Napoliko San Carlo antzokirako eta Romeo eta Julieta Moskuko Bolshoi antzokirako egin zituen. Ekatenira Maximova dantzariarekin ezkondu zen. Dominique Delauchek bikotearen bizitza erakutsi zuen film batean, Katia eta Volodia (1989) filmean, alegia. 1954an, Varnako Nazioarteko Ballet Lehiaketan, lehenengo saria lortu zuen, eta 1959an, Vienakoan. 1964an, Nijinski saria irabazi zuen Parisen, eta 1968an, Leninen Komsomol saria.

Vladimir Vasiliev

Bizitza
JaiotzaMosku1940ko apirilaren 18a (84 urte)
Herrialdea Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
 Errusia
 Lituania
Lehen hizkuntzaerrusiera
Familia
Ezkontidea(k)Ekaterina Maximova (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaRussian Institute of Theatre Arts (en) Itzuli
Hizkuntzakerrusiera
Jarduerak
Jarduerakaktorea, koreografoa, ballet-irakaslea, ballet dantzaria, antzerki zuzendaria, poeta, ballet teacher (en) Itzuli eta film-zuzendaria
Enplegatzailea(k)Russian Institute of Theatre Arts (en) Itzuli
Jasotako sariak
Ahots motabaxua

vasiliev.com
IMDB: nm0890584 Allocine: 11685 Edit the value on Wikidata
Vladimir Vasiliev 1972an

Erreferentziak

aldatu