Uhin berri
Uhin berri Juan San Martin idazleak 1969an argitaratu zuen euskal poesiaren antologia da. Helburua plazaratzen ari ziren idazle berriak aurkeztea zen. Guztira Euskal Herri osoko 25 idazleen lanak bildu zituen. Joera aldetik, mota guztietako poemak jaso zituen San Martinek. Kronologia aldetik, poemak 1964tik 1969 zihoazten. Idazleen antologia aurretik laburpen bibliografikoa jaso zuen.
Uhin berri. 1964-1969 bilduma | |
---|---|
Datuak | |
Idazlea | (1969) |
Argitaratze-data | 1969 |
Generoa | Poesia |
Hizkuntza | Euskara |
Herrialdea | Euskal Herria |
Orrialdeak | 177 orr. |
ISBN | 9788471730152 |
Antologiaren garrantzia
aldatuHirurogeigarren hamarkadaren amaieran poeta gazteek haien lanak plazaratzeko aukera gutxi izaten zituzten. Juan San Martin, bestetik, sarritan, gazteei bideak irekitzeko lanak egin zituen eta testuinguru horretan ullertu behar dugu liburu hau. Bertan agertu ziren gehienak zer esan handia eman zuten hurrengo urteetan. Liburu honi esker, bestetik, idazteko modu berriak ere ezagutarazi egin ziren. Hitzaurrean San Martinek zera azpimarratu zuen: "Inoiz izan baditu euskerak gizaldi berean poeta ugari eta onak, gaur ditu. Giro honen emaitzatik etorriko zaigu gure egungo poesiaren nagusitasuna".[1]
Martin Ugaldek datu hauek azpimarratu zituen: "2 emakumeak dirala: Amaya Lasa ta Patxika Emarruzpe; 6 olerkari Bidasoz aruntzakoak dirala; ta 7 apaiz-prailleak eta 2 izatez utzi berriak (25-etik 9 Seminariotik pasiak, beraz)".[2]
Jasotako poetak
aldatu- Jose Mari Alfaro
- Gexan Alfaro
- Gabriel Aresti
- Joxe Antonio Artze
- Joxe Azurmendi
- Antonio Bilbao
- Manex Erdozaintzi-Etxart
- Patxika Erramuzpe
- Eñaut Etxamendi
- Martin Garin
- Joseba Intxausti
- Mikel Intxausti
- Jose Angel Irigarai
- Paulo Iztueta
- Xabier Kintana
- Daniel Landart
- Amaia Lasa
- Mikel Lasa
- Julen Lekuona
- Xabier Lete
- Luis Mari Muxika
- Manex Pagola
- Ramon Saizarbitoria
- Beñat Sarasola
- Ibon Sarasola