Rui Machida
Rui Machida, japonieraz 町田瑠唯; (Asahikawa, Japonia, 1993ko martxoaren 8a), saskibaloi jokalari japoniarra da. 2016ko[1][2] eta 2020ko Udako Olinpiar Jokoetako emakumezkoen txapelketan parte hartu zuen; 2020koan zilarrezko domina irabazi zuen Japonia ordezkatuz[3][4]. 2020ko Olinpiar Jokoetan, txapelketa guztiko bost onenen artean aukeratu zuten.
Rui Machida | |||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
(2018) | |||||||||||||||||||||||||||
Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Asahikawa, 1993ko martxoaren 8a (31 urte) | ||||||||||||||||||||||||||
Herrialdea | Japonia | ||||||||||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||||||
Hizkuntzak | japoniera | ||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | saskibaloi jokalaria | ||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||
Parte-hartzailea
| |||||||||||||||||||||||||||
Posizio edo espezialitatea | antolatzailea | ||||||||||||||||||||||||||
Pisua | 57 kilogramo | ||||||||||||||||||||||||||
Altuera | 162 zentimetro | ||||||||||||||||||||||||||
2010. urtez geroztik, Japoniako emakumeen saskibaloi ligan jokatzen du Kawasaki hiriko Fujitsu Red Wave taldearekin.
Txikia izan arren, 1,62 m, ematen dituen asistentzia erabakiarrengatik nabarmentzen da
2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Teresa Edwars estatubatuarrak 1996an Atlantan ezarritako 15 asistentziako errekorra berdindu zuen final laurdenetan, eta olinpiar errekor berria ezarri zuen finalerdietan, 18 asistentziarekin, Japoniak 87-71 Frantziaren aurka irabazitako partidan[5].
Ibilbidea
aldatu2015eko FIBA Emakumeen Asia Kopan, 2017ko Emakumeen Asiako Kopan eta 2019ko Emakumeen Asiako Kopan parte hartu zuen[6].
Olinpiar Jokoetako emaitzak
aldatu2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), zilarrezko domina irabazi zuen Japoniako taldearekin AEBko taldearen (urrezkoa) atzetik eta Frantziakoari (brontzezkoa) irabaziz. Hauek osatzen zuten taldea: Himawari Akaho, Saki Hayashi, Rui Machida, Evelyn Mawuli, Saori Miyazaki, Yuki Miyazawa, Naho Miyoshi, Nako Motohashi, Moeko Nagaoka, Monica Okoye, Maki Takada eta Nanako Todo-k[7][8].
Udako Olinpiar Jokoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2020 | Tokio Japonia |
Saskibaloia emakumezkoa[9]. |
Gainerako emaitzak
aldatuAsiako Kopa | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2017 | India India |
Saskibaloia emakumezkoa | |
2019 | India India |
Saskibaloia emakumezkoa | |
Asiako Txapelketa | |||
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2015 | Txina Txina |
Saskibaloia emakumezkoa | |
Asiako Jokoak | |||
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2014[10] | Hego Korea Hego Korea |
Saskibaloia emakumezkoa |
Ohore pertsonalak
aldatu2020ko Udako Olinpiar Jokoetako 5 onenen artekoa
Erreferentziak
aldatu- ↑ Rui Machida. Rio 2016.
- ↑ Rui MACHIDA. FIBA.
- ↑ «Rui MACHIDA at the Tokyo 2020 Women's Olympic Basketball Tournament 2020» FIBA.basketball.
- ↑ «Basketball MACHIDA Rui - Tokyo 2020 Olympics» ...
- ↑ Japan's miracle run ends in final as U.S. wins women's basketball gold JASON COSKREY (The Japan Times), 8 August 2021. Accessed 20 August 2021.
- ↑ «Rui Machida: From third-string point guard to Olympic record-breaker» FIBA.basketball.
- ↑ «Rui Machida» olympedia.org 2021-12-14an begiratua(Ingelesez)
- ↑ «Rui Machida» Olympics.com 2021-12-14an begiratua (Gaztelaniaz)
- ↑ "Saskibaloia, emakumezkoa, emaitzak 2020" olympedia.org (Ingelesez)
- ↑ Jeux asiatiques de 2014 (Frantsesez)